Artxiboa gaika: Austarri Mendi Taldea

Satrustegira mendi irteera

Satrustegi – Satrustegiko haitza – Ihabar Martxoaren 15ean, domekan, goizeko 7:45ean Nafarroa aldera abiatuko gara. Satrustegi herrixkatik abiatuko gara eta Satrustegiko Haitzaren gailurra zapaldu ostean, Ihabar herrixkan bukatuko dugu. Satrustegiko Haitzak deitzen zaion ingurune hau Beriain mendiaren eta Irurtzun herriaren … Irakurtzen jarraitu

Austarri Mendi Taldea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Izazpi eta Samiñora mendi irteera

Otsailaren 23an Gipuzkoa aldera ekingo diogu, Samiño eta Izazpi mendiak zapalduz. Izazpi Gipuzkoako mendia da, Zumarraga, Azpeitia eta Ezkio-Itsaso artean kokatua, Oria eta Urola arroak banatuz. Gipuzkoako erdigunetzat hartu izan da eta eguraldi ona eginez gero, tontorretik Kantauri itsasoa eta … Irakurtzen jarraitu

Austarri Mendi Taldea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Kanporamartxo txikiekin

Aurten kanporamartxoa, guraso batzuk proposatuta, Upoko pagadian ospatuko da otsailaren 16an, domekan. Tontorreraino ailegatzeko, talde bi egongo dira: Talde bat goizeko 8:00etan aterako da plazatik Beste taldea pagaditik gora 10:30ean 12:00etan, txitxiburduntzia pagadian: txorizoa, urdaia… Beraz, umeak dituzuenok (eta ez … Irakurtzen jarraitu

Austarri Mendi Taldea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Candinara mendi irteera

Urtarrilaren 19an, urteari hasiera emateko Kantabria aldera joko dugu, kostaldera hain zuzen. Oriñonetik hasi eta Laredoraino allegatzeko, Candina (489) gailurra zapalduz. Tontorrera heltzeko, trepadatxu bat egin behar da. Hori saiestu nahi duenak, buelta laburra egin ahal du tontorretik pasatu gabe. … Irakurtzen jarraitu

Austarri Mendi Taldea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Silbestre eguna 2019: Tontorrandira irteera

Aurreko urteetan bezala, Tontorrandin esango diogu agur 2019. urteari, bolanderak, xanpaina, kasa, hamaiketakoa eta guzti! Aurten ere, urteari agur esateko eta urte berriari ongi etorria emateko prest gaude! Abenduaren 31an, goizeko 10etan, plazatik irteera. 2019an ere, Austarri Mendi Taldean lanean … Irakurtzen jarraitu

Austarri Mendi Taldea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Mendi irteera: Jaizkibel – Donostia

Abenduaren 15ean, domekan, goizeko 7:30etan plazan Iaz utzitako lekutik hasiko dugu P.R. 121, Jaizkibeletik behera Pasai Donibanera ailegatu eta barkuan San Pedrora gurutzatu. Handik Donostiara helduko gara, Zurriola hondartzara, 15 km. egin ostean.

Austarri Mendi Taldea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Mendi jardunaldiak 2019

Hauek dira aurtengo mendi jardunaldietako ekitaldiak (Zeberioko plazan): Mendia eta bazkaria. Azaroaren 17an, mendi irteera Amaritu eta Armikelora Zaindu Aralar. Mundua leku den lurra Azaroaren 18an, 19:30etan Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen … Irakurtzen jarraitu

Austarri Mendi Taldea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Amaritu eta Arkimelora mendi irteera

Azaroaren 17an, domekan, goizeko 8:30etan plazatik aterako gara Amaritu mendi apala da eta ez dago Gasteiztik urruti, baina ingurune bakartia dirudi, basatia. Artadiak estaltzen du ia gehiena eta lur-azala urratuta dauka han-hemenka, baina ibiltzeko leku erosoa da, bide ugarik zeharkatzen … Irakurtzen jarraitu

Austarri Mendi Taldea atalean publikatua | Iruzkin bat utzi