Austarri Kultur Elkartea

Austarri Korta Kultur Elkartea Zeberioko Elkarte bat da hamarkada luze bat daramana kultur ekimenak abian jartzen..

Elkarte honek 2000 urtetik honuntz herri-kultura suspertzen aritu da. Ordura arte ere, kultur programatzaile gisa funtzionatzen zuen, baina ez era arautuan, ezta elkarte gisa, lagun talde modura baizik.

austarri-kultur-elkarteaOro har, Austarri elkarteak bi eratako ekintzak egiten ditu.

  • Alde batetik, bere egutegi arruntean, urtero 25 ekitalditan parte hartzen du, gehienetan antolatzaile gisa; bakan batzuetan, laguntzaile (A ekitaldiak).

  • Bestetik, Austarrik, ez-ohikoen artean herri-ondare historiko-kulturala berreskuratzeko ekimenak burutzen ditu (B. Ekitaldiak).

A EKITALDIAK

Lehen eratako ekitaldietan herri-tradizioak (Santa Ageda, Inauteriak, talogintza …), auzoetako Patroi Jaiak (San Esteban, San Antolin…), umeentzako ikuskizunak, bertsogintza, perretxiko erakusketa, Olentzero eta beste hainbat aurkitu daitezke.

Gutxi gora-behera ekitaldi hauen programazioak 7.000 € inguruko kostua izaten du, euretarako 3.000 € diru-laguntza Zeberioko Udaletik jasotzen dugularik.

B EKITALDIAK: EZ-OHIKOAK

Bigarren ekitaldien artean, honako hauek izaten dira:

  • Ibilbideak kulturalak antolatzeari ekin,

  • bideak garbitu eta baita iturriak,

  • ermitak ezagutzera ematen aritzen da Austarri, eta, oro har,

  • Zeberion, bertakoentzat ere, ezezaguna eta sarri azpibaloratua den ondare kulturala berreskuratu.

 BAZKIDETZAAustarri Bazkidetza Fitxa

Austarri Kultur Elkartea -ri erantzun bat

  1. peru perez de anuzita-k dio:

    Aupa:
    Kepa Perez Urrazan liburuen bila nabil, Zeberioko historia astertzen daurienak batezbe. Zuek esan ahal dostezue non aurkitu ahal dodaz liburu honik? Nire asmoa erostea da oraindik erosteko aleak ba dauz.
    Mila esker danagaitik
    Peru

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s