Untzueta Nafar Gaztelua

Orain dela mila urte inguru, XI. mendean, Nafarroako Erresuma indartsua zen garaietan, gaztelu bat eraiki zen Untzueta mendiaren tontorrean. Ondorengo mendeetan, betekizun garrantzitsua izan zuen gazteluak eta bertan izandako gertaerek eragin handia izan zuten Euskal Herriaren historian, eta nola ez, inguruko herrietan. Gertakizun haiek daude, hain zuzen ere, eskualdean gaur egunerarte iraun duten mitologiari lotutako kontakizun zaharren oinarrian.

Hamar mende geroago, oso jende gutxik dauka honen guztiaren berri. Zenbait herritarrek Untzuetan gaztelu zahar baten aztarnak daudela jakin arren, ez daukate informazio zehatzik, eta gehienek ez dakite ezer geure inguruan bertan izan zen nafar gazteluari buruz.

Hau ikusita, gai honekin kezkatuta geunden zenbait lagun elkartu eta gure memoria historikoa berreskuratzeko asmoarekin lanean hasi ginen. “Untzueta nafar gaztelua” lantalde guztiz zabal eta parte-hartzailea sortu eta Untzueta mendiaren inguruko herri guztietako lagunak bildu ginen bertan (Orozko, Arakaldo, Arrankudiaga, Zollo, Ugao eta Zeberiokoak gaude). “Nafarroa Bizirik” taldearekin harremanetan jarri ginen eta elkarlan emankorra burutu dugu beraiekin.

Untzueta-Nafar-Gaztelua

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s