Zeberioko Gazte Asanblada

Herrien bizitasun falta eta gazteen arteko harreman gabezia igirri dogu, eta honeri aurre egitea erabaki dogu behingoz. Momentuz astiro goaz, hasi barri gara eta, bea txiri-txiri aurrera goaz. Indarragaz eta gogotsu gatoz, Zeberiori astinaldi bet emoteko gogoz.

Bizitasun falta horregatik gazte mugimendu autogestionatu bat eraiki dogu, herrian aldaketa sortarazteko eta herritar guztiei zabaldutako ekintzak aurrera eramateko.

Ideia hauek antolatu eta burutzeko, herriko beste elkarteekin elkarlanean aritzeko asmoa dekogu. Halan da be, gure kabuz be hamaika proiektu eta ekintza bideratu nahi doguz.

Edonolako ideia, proposamen edota kritika jasotzeko prest gauz.

 

https://www.facebook.com/zeberiokogazteasanblada/

gazte-asanblada